XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun ontan bertan, Emparan kalian beste emakume batek ere ezagutu zuben San Inaziyo, Egibar-ko Kataliñek.

Onek ziyonez, Loyolako Inigo jayo-berriyan Egibar-ko baserriyan azi emen zan.

Esan bearrik ez dago, bi emakume abek jakin ezkero aurki jakingo zutela ere Loyolako etxe-nagusiyan, Azpeitiko kalietan zein zebillen eskale.

Maite zuten bai azpeitiarrak San Inaziyo.

Bestela, nola ain aguro orduban begiyen aurrian zeukaten Iñigo artan, Loyolako lengo seme gazte alai ura, gudari apaiñ ura, nola ezagutu? orain, astontzizko saku nabar bat lepotik bera, gerriyan espartzubakin lotuba; oiñetan abarketa utsak galtzerdirik gabe, ta bera erdi-gaisorik eta oso argalduba?.